Larraitz Berraondo eta biok elkarri egin
diogu blogaren ebaluazioa. Horretarako, eta Larraitzen bloga ebaluatzeari ekin
aurretik, bloga bera aztertu eta irakasleak eskainitako hainbat irizpide izan
ditut kontuan.
Ikaslearen oharrak
|
Ohar eta datu interesgarri ugari argitaratu ditu. Irakasleak
proposatutako artikuluetatik haratagoko informazio osagarrietan ere bere
interesa agertu duela antzeman da. Zalantzarik ez, beraz, irakasgaiak eta
gaiak berak Larraitzengan piztu duen jakin-mina (4).
|
Analisia eta gogoeta
|
Artikulu eta atal bakoitza aztertzeaz arduratu bada
ere, eta gaiaren inguruko gogoetak zentzuz argitaratu baditu ere, sakonagoko
ideiak bota ditut faltan (3,5).
|
Sormena eta originaltasuna
|
Makina bat irudi eta bideo bildu du blog-ean, originaltasunaren iturri.
Horrexek berak aberastu du bloga, eta erakargarri bihurtu du aldi berean.
Gaiarekin lotutako informazio osagarria bilatzen ere saiatu da (4).
|
Atalen arteko lotura eta koherentzia
|
Atalen arteko ordena logiko eta koherente bat markatu
du aldi oro. Ideiak ondo eta argi lotu ditu, gaiarekin lotura zuzenik ez
duten aipu axolagabeak ekidin ditu eta erraz irakurtzeko eta ulertzeko moduko
testu interesgarriak eratu ditu (4).
|
Hizkuntzaren zuzentasuna
|
Hizkuntza zuzena eta jasoa erabili du aldi oro. Hala
ere, bada garrantzi gehiegirik gabeko akats ortografikoren bat edo beste,
nahigabe egindakoak ziurrenik. Irakurketaren tonua markatzeko funtsezkoak diren
puntuazioa hobetu beharko litzatekeela ere sumatu dut (3).
|
Aurkezpena
|
Blogaren itxura edo aurkezpena zaintzen saiatu da.
Artikulu, lotura eta aplikazio interesgarrietarako loturak erantsi ditu, eta
bestelakorik ere gehitu du: profileko argazkia, bisita-kopuruaren kontularia…
Hala ere, teknologia berriekin eta hezkuntzarekin lotuagoko atzealde bat
erabiliko nuke, edo, behintzat, zerbait neutroagoa izan dadila, bestelako gai
baten inguruko bloga denik inork pentsa ez dezan (3,5).
|
Larraitzen bloga irakurtzera
animatzen zaituztet, ekarpen interesgarriak baititu; hona hemen blogaren
helbidea:

No hay comentarios:
Publicar un comentario