2012/05/07

2. aplikazioa: PIXTON





Online bidez komikiak sortzeko aukera eskaintzen duen aplikazioa da Pixton.

Aplikazioari horri esker, ikasgelan azaldu nahi diren edukiak askoz ere erakargarriagoak eta ingeresgarriagoak izan daitezke ikasleentzat. Honetarako erabil dezakegu, esaterako:

-Ipuinak sortzeko
-Gurasoen zalantzak edo haientzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak azaltzeko.
-Gogoetak irudikatzeko
-Arazoak konpontzeko
-Zenbait gairen aurrean gurasoek seme-alabekin nola jardun behar duten irudiz azaltzeko.
-Publizitate-kanpainak sortzeko: kutsaduraren aurka, dieta osasuntsuaren sustapena, tratu txarren aurka, ikastetxeetako jokabide-arauak…


Ikasleek komikien ezaugarriak bereganatuko dituzte eta haiekiko harremana suspertuko da. Haurrek komikien bidez hizkuntza (gramatika, hiztegia…), teknologia berriak eta beste hainbat kontzeptu garatu ahal izango dituzte: adimena, sormena, autonomia, motibazioa…

Hona hemen, aplikazioa bera erabiltzeko argibideak dakartzan bideoa:




Nik neuk ere sortu dut bat, proba gisa:

No hay comentarios:

Publicar un comentario