2012/04/03

BLOGAK - bideoa

Informazioa edo iritziak sarean eta edozeinekin trukatzeko tresna aproposak direla uste dut blogak. Ezagutza ezberdinak aplikatzeko eta partekatzeko beste modu dinamikoagoa da, entretenigarriagoa, eta hausnarketarako txoko aberatsa izan daiteke ikasle askorentzat. Blog bat dohainik lor eta sor daiteke gainera, eta oso erraz kudeatzen da.


Blogen bidezko metodologia hezkuntzan sustatuz gero, ikasleen lanerako motibazioak gora egingo luke, ikasleek ganoraz eta gogotsu jardungo lukete lanean, bakarka zein taldean, eta, ordainetan, emaitza eraginkorragoak eskuratuko lituzkete, ziur nago.
Irakaskuntza munduan bide berriak, sistema berriak, metodo berriak… aplikatu eta erabili behar dira, eta blogak tresna osasuntsuak izan daitezke horretarako. “Blogeatzera” animatzen zaituztet.

No hay comentarios:

Publicar un comentario